Itxi

Zinemaldia

Zinemaldia

Julia Roberts Donostian da jada

Xabier Doncel

Donostia

Julia Roberts aktore estatubatuarra igande honetako 20:00ak inguruan heldu da Biarritzeko aireportura. Astelehen honetan Donostia Saria jasoko du.

Julia Roberts eta bere irribarrea Donostian dira. Jan, Errezatu, Maitatu aurkeztuko du astelehen honetan (Sail Ofizialean ikusi daitekeen filma, baina lehiaketatik kanpo) prentsaurreko batean (eitb.com-ek zuzenean jarraitzeko aukera emango dizu eta, zergatik ez, zure galdera helaraztea), eguerdiko 14:00ak aldera eta 21:00etan Donostia saria emango diote, ohiko ekitaldian.

Milaka jarraitzaile zeuden Maria Cristina hotelaren kanpo aldean eta, izar handiak bezala, berandu heldu da (ordu erdi). Bere hiru seme-alabekin, senarrarekin eta bi zaintzailerekin heldu da, Erromatik zetorren hegaldi pribatu batean. 20:15a inguruan heldu da Biarraitzera.

Javier Barem bere lankidea baino lehenago heldu da, nahiz eta bere iritsiera Robertsena baino ordu laurden gerorako zegoen aurreikusita. Aipatu prentsaurrekoan izango da Bardem ere, Penelope Cruz bere emaztearen haurdunaldia publiko egin osteko lehen agerpen publikoa izango da. Richard Jenkins eta Ryan Murphy (filmaren zuzendaria)&' || 'nbsp;heldu dira.