Zinemaldia
Zinemaldia
2. fasea (II): 'Buried' eta 'Abel'
Xabier Doncel
Donostia
'Buried', 'Amerikanuak' eta 'Abel': Zabaltegi-Perlak, Zinemira eta Horizontes Latinos. Geure onena eman dugu
Ez galdetu zergatik nagoen goizeko ordu bietan hau idazten. Ez duzu erantzuna jakin nahi. Kontua okertu egin zaigu... utz dezagun hor. Milaka lerrotan biltzeko modu eguna izan da, baina izan gaitezen zuhurrak.
Eguna Vazquez Handia lanarekin hasi da, 09:00etan. Eguerdiko joan-etorrien ondoren, hasi da arratsaldeko maratoia. Buried gustatu zait (prentsarako emanaldia 16:30ean egin dute). Hainbat jaialditan sariak irabazita dator, baina deigarriena beharbada argumentuak pizten duen morboa da: hilkuntz batean esnatzen den tipoa dugu protagonista. Lurperatu egin dute eta ez daki zergatik. Oso klaustrofobikoa da, baina XXI. mendeko gizakiaren alderik okerrena uzten du agerian.
Jarraian, Amerikanuak estreinatu dute Donostiako kaleetan. Audience taldekoak izan ditugu zeremonia-maisu. Dokumentalak, dena den, bihar arte itxaron beharko du (ordutegiak ez du aukera gehiago ematen).
Hurrengo hitzordua: Abel. John Malkovich eta Gael Garcia-Bernal izen handiak ditu atzetik, eta egungo Mexikon girotutako familia drama adiskidetsua da. Principe zinema-aretoetan arrakasta lortu Diego Lunaren istorioak.
... eta jarraian gertatu dena, imaginatuko duzue. Edo ez.