Itxi

Zinemaldia 2024

Savage Cinema

Mendia eta surfa, Savage Cinema Zinemaldiko sailaren ardatzak

eitb.eus

Rory Kennedy (‘Last Days in Vietnam’) eta Jennifer Peedom (‘Sherpa’) zuzendarien film berriak erakutsiko dituzte kirolari eta abenturari begiratzen dion atalean.

  • 'Mountain' filma emango dute, besteak beste, Savage Cinema sailean

    'Mountain' filma emango dute, besteak beste, Savage Cinema sailean

Donostiako Zinemaldiaren arduradunek Savage Cinema lehiaketaz kanpoko sailaren programazioa aletu dute gaur. Rory Kennedy eta Jennifer Peedom zuzendari prestigiotsuen film berriak; Serge Hazanivicious zuzendariaren lana; Indonesiako paradisu baten aurkikuntzaren historia; Chris Burkard argazkilari prestigiotsuaren proiektu pertsonal bat; eta Kai Lenny surflariari buruzko film biografiko bat erakutsiko dituzte.

Peedomek dokumental onenaren BAFTA sarirako izendapena lortu zuen 2016an Sherpa filmarengatik, eta Mountain aurkeztuko du aurten Donostiako Zinemaldian, gailurren edertasuna goresten duen film poetiko bat, Willem Dafoeren narrazioarekin.

Bestalde, Tout là-haut / To the Top pelikulak genero berrietara irekiko du Savage Cinema; izan ere, sailean sartu den fikziozko lehen filma da Serge Hazaniviciusek zuzendutako eta Berenice Bejok protagonizatutakoa.

“Secrets of Desert Point” lanean, Bill Heickek grabatutako irudiak berreskuratu dituzte, 40 urtez isilpean gorde den bidaia basati bat erakusteko.

Gainera, bi film biografiko ere ikusi ahalko dira. Take Every Wave (Rory Kennedy) lanak Laird Hamiltonen bizita kontatzen du, AEBko herri-iruditerian sartu den surflari bakanetako batena, eta Paradigm Lost filmak Kai Lennyrena.