Zinemaldia 2024
Zinema Eraikitzen sailak 6 film aurkeztuko ditu Donostiako Zinemaldian
Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten duen plataforma profesionala da Zinema Eraikitzen, eta filmok amaitzen eta nazioartean zabaltzen laguntzen du.
-
"Temporada de caza" Natalia Garagiola argentinarraren lana da aukeratuetako bat
Zinema Eraikitzen Donostiako Zinemaldiak eta Cinelatino Recontres de Toulouse zinemaldiak antolatzen duten sailaren 31. edizioak Argentinako, Brasilgo, Txileko eta Venezuelako sei film aurkeztuko ditu, horietako bost lehen lanak, zinemaldi donostiarreko arduradunek iragarri dutenez. Tolosako edizioa martxoaren 23an eta 24an egingo da
Zinema Eraikitzen Latinoamerikako film luzeen ekoizpena babesten duen plataforma profesionala da, eta filmok amaitzen eta nazioartean zabaltzen laguntzen du. Latinoamerikako eta Europako zinemagintzako profesionalen topaketa, elkarrizketa eta elkarrekintza sustatuz, zinemagile independenteen aniztasuna eta talentua bultzatzen ditu.
Zinema Eraikitzen sailaren 31. edizioan 17 herrialdetako 198 filmek eman dute izena, eta Tolosako eta Donostiako zinemaldien hautapen batzordeak sei hautatu ditu, horietatik bost lehen lanak: Ruben Sierra Sallesen "Jazmines en Lídice", Martin Rodriguez Redondoren "Marilyn" (Europa-Latinoamerika III. Koprodukzio Foroan hautatuko proiektua), Eliane Costerren "Meio Irmão", Cecilia Atan eta Valeria Pivatoren "La novia del desierto", Natalia Garagiolaren "Temporada de caza" eta Marcela Saiden "Los Perros" (Saidek 2013ko Tolosako Zinema Eraikitzen irabazi zuen, "El verano de los peces voladores" filmarekin).