Itxi

Zinemaldia 2024

Zinemaldiaren amaiera

Richard Gerek Zinemaldiari amaiera jarriko dio 'Invisibles' filmarekin

N.B | eitb.eus

Zinemaldiaren 64. edizioaren amaiera ekitaldia gaur izango da. Donostiak Xarma handiko izarrei agur esango die Richard Gere aktorearen agerpenarekin.

Donostiako Zinemaldiaren 64. edizioa bukatzear dago. Bederatzi egunotan zinema eta Xarma handiko izarrak nagusi izan ostean, gaur ezagutuko dugu film onenaren Urrezko Maskorra zeinek irabazi duen.

Aktore zerrenda ikaragarria izan dugu aurten Donostian, besteak beste, Monica Belluci, Hugh Grant eta Ewan McGregor. Horiei gehitu behar zaie gainera Sigourney Weaver eta Ethan Hawke 2016ko Donostia sariak.

Zinemaldiaren 64. edizioari amaiera borobila jartzeko, Richard Gere aktorea Time Out of Mind filmaren emanaldi berezia aurkeztera etorriko da, Oren Moverman zuzendariarekin batera. Time Out of Mind filmean, etxerik gabeko pertsona bat hezurmamitzen du Gerek, eta norbait ikusezin nola bihurtu daitekeen kontatzen du.

 

 

Bestalde, Makoto Shinkaik Kimi No Na Wa (Your Name) aurkeztuko du gaur lehiaketatik kanpo.

Japoniarra  animazio zuzendari onenetarikoa da. Zinemaldiak filmaren Europako estreinaldia hartuko du eta urtarrilean Espainiako zinemetan izango da.

Lehiaketatik kanpo ere, Jérôme Salle zuzendariaren L’Odyssée (The Odyssey) filma ikusgai izango da gaur. Jaques Cousteau esploratzaile ospetsuak eta haren semeak, Philippek, harreman hotza dute. Biak batera, beren abentura handienean itsasoratuko dira. Calypso itsasontzian, elkar aurkituko dute biek, tragediak jo aurretik.

 

 

 

 

>

 

 

>

 

 

>