Zinemaldia
Hasiera ekitaldia
Gala, Emma Suarez, Mireia Gabilondo eta Cayetana Guillenen eskutik
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldia 21:00etan hasiko da Donostiako Kursaalen.
-
Cayetana Guillen Cuervo aktorea, Donostian. Argazkia: EFE
Emma Suarez, Mireia Gabilondo eta Cayetana Guillen Cuervo aktoreek aurkeztuko Donostiako Zinemaldiaren 64 edizioaren inaugurazio gala.
Ekitaldia ostiral honetan izango da, Kursaalen, 21:00etatik aurrera.
Aurreko edizioetan bezala, gala Patxi Barco errealizadore eta gidoilariak zuzenduko du. Led teknologiako hiru pantaila handi izango dira eta agertokian ere ikuskizun ezberdinak izango dira. Ekitaldia dantza emankizun batekin abiaraziko dute.
Ekitaldian emango dituzten irudiak Romera ikus-entzunezko enpresak landu ditu, Jorge Elosegui (Primo Estudioa) diseinatzaileak 64. ediziorako egin duen kartelean oinarrituta.
“Inaugurazio gala Zinemaldiaren liburuaren azala izango da, kontatzeko dauden istorioen aurrerapena”, azpimarratu du Barcok.
Gainera, Xabier Zabalaren ‘Munduko loreak’ konposizioa izango da berriro hasiera ekitaldiaren soinu banda.
Bestalde, eta antolatzaileek azaldu dutenez, inaugurazio galan “keinu bana” egingo zaizkie TVEren 60. urteurrenari (Zinemaldiaren laguntzailea da Espainiako telebista-kate publikoa) eta Donostia 2016ri, eta bereziki, honek egin duen ‘Kalebegiak’ pelikulari. Filma irailaren 21ean estreinatuko dute Donostiako belodromoan.
Hasiera ekitaldian aurkeztu dute Zinemaldiko epai-mahai ofiziala eta haren presidenteak, Bille August zinegile daniarrak, hitza hartuko du.
Ekitaldia amaitzeko, ‘Le fille de Brest/150 milligrams’ filma emango dute. Emmanuelle Bercot errealizadore frantziarrak zuzendu du eta Sidse Babett Knudsen aktore daniarra da protagonista nagusia. Biek egingo dute filmaren aurkezpena.
Donostiako Zinemaldiaren inaugurazio ekitaldia zuzenean eskainiko dute ETB1n eta La2n.