Zinemaldia 2024
Atzera begirakoa
Zinemaldiak Jacques Beckerren filmografia osoa berreskuratuko du
Agentziak | Erredakzioa
Zinemagile frantziarraren lanaren inguruko atzera begirako erakusketak bere ibilbide osoan egindako film luzea guztiak eskainiko ditu.
Donostiako Nazioarteko 64. Zinemaldiak frantziar zinemagileari eskainitako atzera begirako erakusketan, horrek egindako hamahiru film luzeak eskainiko dituzte.
Zinema zuzendariaren semea, Jean Becker zinemagilea, Donostiara etorriko da ziklo honen aurkezpenera, Zinemaldiak iragarri duenez. Frantziar zinemagintzaren eboluzioaren izen azpimarragarrienetakoa da Jacques Beckerrena.
Komunista bazen ere, Beckerrek ez zuen sekula zinema sozial hutsa egin, Fronte Popularrean ikasi zuen zinema egiten eta Renoirren laguntzailea izan zen. Azken hori jo dute kritikariek bere mentoretzat.
Nolabaiteko klasizismotik abiatuta, laster bereganatu zuen modernotasuna, eta bere filmak fintzen joan zen, okupazioaren eta gerraostearen garaian.
Euskal artistekin lankidetzan
Bestalde, Zinemaldiak euskal artistekin lankidetzan aritzeko programa bat abiatu du. Oraingoz, Isabel Herguera eta Izibene Oñederra gipuzkoar artistek hartu dute parte berorretan.
2015ean. Euskal Zinemaren Galan, Victoria Eugenia antzokian, agertokiaren atzealdean erabilitako atze-oihala diseinatzea eskatu zion Zinemaldiak Herguerari.
Aurten, Izibene Oñederra artista aukeratu dute zinema jaialdiaren antolatzaileek, eta Perlak saileko aurkezpenen irudia egiteko eskatu diote.