Zinemaldia
Donostia
24 filmek osatuko dute Zinemaldiko Zabaltegi saila
Agentziak | Erredakzioa
Saileko lehenengo filma Tabakalera kultura garaikidearen sorkuntza zentroan ikusi ahal izango da, hori baita Zabaltegiren egoitza berria.
Donostiako 63. Zinemaldiko Zabaltegi sailak -irailaren 18tik 26ra- zinemagile ospetsu askoren lanak eskainiko die zinemazaleei; esaterako, Laurie Anderson, Jem Cohen, Anca Damian, Adres Di Tella, Eric Khoo, Corneliu Porumboiu, Walter Salles, Alexander Sokurov artistek egindako lanak ikusgai izango dira, baita nazioarteko beste zinema-jaialditan saritutako filmak ere.
Aurten, Zinemaldiko antolatzaileek ohar baten bidez azaldu dutenez, aukera zabala dago sailean, film luzeak, fikziozkoak, dokumentalak, animaziokoak eta film laburrak baitaude eta horrek "zinema garaikidearen bizitasuna erakusten du".
Saileko lehenengo filma Tabakalera kultura garaikidearen sorkuntza zentroan ikusi ahal izango da, hori baita Zabaltegiren egoitza berria.
Hala, atal honetan Andres di Tellak egindako '327 cuadernos' ikusi ahal izango da. Lanak Rivardo Piglia gaztelaniazko narratzaile handienetakoa du protagonista. Pigliak bere egunkariaren azterketa sakona egiteko asmoa du filmean.
Aurtengo beste adibidetako bat da Simon Roubyk (Frantzia) aurkeztutako 'Adama' animazioko lana. Annecyko Jaialdian aurkeztu zuen eta protagonista Adama da, Afrikan bizi den 12 urteko gaztea.
Gainerako filmak honako hauek dira: 'Allende mi abuelo Allende', 'Comoara' (The treasure), 'Counting' (EEUU), 'Efterskalv' (The here after), 'Francofonia', 'Heart of a dog', 'In the room', 'Une jeunesse allemande' (A german youth), 'Jia Zhang-ke' (Un homem de Fenyang), 'Karatsi' (Losers), 'Mariposa', 'Montanha', 'Muntele magit' (The magic mountain), 'Psiconautas', 'The show of shows: 100 years of Vaudeville, circuses and carnival' y 'Swap', 'Un día vi 10.000 elefantes', 'Isla bonita', 'Mi querida España', 'La novia', 'The propaganda game' eta 'Duellum'.