Itxi

Zinemaldia 2024

63. Zinemaldia

Hamahiru film lehiatuko dira Zinemaldian, Zuzendari Berriak sailean

N.V. | eitb.eus

Besteak beste, “Pikadero” Euskal Herrian grabatutako lanak parte hartuko du mundu osoko zinemagileek eginiko lehenengo edo bigarren filmak aurkezten dituen sailean.

  • Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga, "Pikadero" euskaraz filmatutako pelikulan

    Barbara Goenaga eta Joseba Usabiaga, "Pikadero" euskaraz filmatutako pelikulan

Gaur aurkeztu dute Zuzendari Berriak Zinemaldiko saila osatuko duten filmen zerrenda Jose Luis Rebordinos topagunearen zuzendariak eta Ander Aizpurua Kutxabankeko Handizkako Bankaren Zuzendariak.

50.000 euroko saria nori eman berariaz osaturiko nazioarteko epaimahai batek erabakiko du. Zuzendari Berriak sailak mundu osoko zinemagileek eginiko lehenengo edo bigarren filmen aukeraketa bat aurkeztuko du Zinemaldian ostera ere, eta hamahiru film egongo dira lehian.

"Pikadero"

Besteak beste, “Pikadero” Ben Sharrok eskoziarrak Euskal Herrian besteak beste Barbara Goenaga, Joseba Usabiaga, Lander Otaola, Zorion Eguileor eta Itziar Lazkano aktoreekin euskaraz errodatutako lanak parte hartuko du sail honetan.

Horrez gain, "Paula" argentinarra (Canevari), "Le nouveau/The new kid" frantsesa (Rudi Rossenberg), “Rodinny Film/Family Film" txekiar, alemaniar, esloveniar, frantziar eta esolvakiar koprodukzioa (Olmo Omerzu), "Einer von uns/One of US" austriar film luzea (Stephan Richter) eta "Jajda/Thirst" bulgariarra (Tsotsorkova Svetla) ere izango dira.

"Granny's dancing on the table" suediar-danimarkarra (Hanna Sköld) eta "Iona" (Scott Graham) eta "Parasol” belgikarra (Valery Rosier) ere egongo dira.

Europatik kanpoko laginak ere egongo dira, hala nola "After eden" kanadarra (Hans Christian Berger), "Barash" israeldarra (Michal Vinik), "Vida sexual de las plantas" txiletarra (Sebastián Brahm) eta "Stay with me" hegokorearra (Jinwoo Rhee).

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinemaldia 2024