Zinemaldia
Zikloa
'Animatopía': Animazio garaikidearen 'bide berrien' onena
Bill Plympton zuzendariak (erreferentzia bilakatu da animaziozko zinemagintza urratzaile eta ikonoklastan) aurkeztuko du zikloa, 25 filmekin.
-
Hair High. Argazkia: Zinemaldia
Donostia Zinemaldiaren 61. edizioak atzera begirako berezi bat eskainiko dio azken bi hamarkadetan ekoitzitako animaziozko zinemari. Animatopia izenburuarekin, atzera begirako ziklo honek hainbat film eskainiko dizkigu; generoari oker ezarri zaizkion mugetatik, familiako entretenimendu zintetatik edo fantasiazko abenturetatik harago doan ibilbidea, hain zuzen. Programan bildutako izenburuek argi utziko digute zer nolako askatasuna eta gaitasuna duen animazio alternatiboak askotariko gai mamitsuak hainbat ikuspuntutatik lantzeko.
Animatopia atzera begirakoa aurkezteko, zeremonia-maisu bikain bat izango da Donostian: Bill Plympton. Zinemagile estatubatuar hau 1946an jaioa da, eta erreferentzia bilakatu da animaziozko zinemagintza urratzaile eta ikonoklastan. Guztira ia 50 film labur egin ditu (horietako bi Oscar sarietarako hautagai izan dira). Bestalde, Plymptonek hainbat film luze ere zuzendu ditu, genero honetako klasiko moderno bilakatu direnak.
Atzera begirakoarekin batera, argitalpen bat ere izango da. Roberto Cueto da koordinatzailea, eta hainbat adituk parte hartu dute: Jordi Costa, Fernando de Felipe, Sonia García López, Rubén Lardín, Jesús Palacios, Jayne Pilling, Jordi Sánchez-Navarro eta Paul Wells.
Hauek dira ziklo honetan ikusgai izango diren pelikulak:
My Life as McDull: Toe Yuen (Hong Kong)
Waking Life: Richard Linklater (AEB)
Hair High: Bill Plympton (AEB)
Maindo gêmu / Mind Game: Masaaki Yuasa (JAPONIA)
Nyócker / The District. Áron Gauder, Erik Novak (HUNGARIA)
The Piano Tuner of Earthquakes: Stephen Quay, Timothy Quay (ALEMANIA-ERRESUMA BATUA-FRANTZIA)
De profundis: Miguelanxo Prado (ESPAINIA-PORTUGAL)
Papurika / Paprika: Satoshi Kon (Japonia)
Princess: Anders Morgenthaler (DANIMARKA-ALEMANIA)
Tachiguishi retsuden / Tachigui: The Amazing Lives of the Fast Food Grifters: Mamoru Oshii (Japonia)
Peur(s) du noir: Blutch, Charles Burns, Marie Caillou, Pierre di Sciullo, Lorenzo Mattotti, Richard McGuire (FRANTZIA)
$9.99: Tatia Rosenthal (ISRAEL-AUSTRALIA)
Vals im Bashir / Waltz with Bashir (Vals con Bashir): Ari Folman (ISRAEL-FRANTZIA-ALEMANIA-AEB-FINLANDIA-SUITZA-BELGIKA-AUSTRALIA)
Fantastic Mr. Fox (Fantástico Sr. Fox): Wes Anderson (AEB)
Mary and Max: Adam Elliot (AUSTRALIA)
Metropia: Tarik Saleh (SUEDIA-DANIMARKA-NORBEGIA)
Chico & Rita: Fernando Trueba, Javier Mariscal, Tono Errando (ESPAINIA-ERRESUMA BATUA)
Alois Nebel: Tomás Lunák (TXEKIAKO ERREPUBLIKA-ALEMANIA)
Arrugas: Ignacio Ferreras (ESPAINIA)
Crulic - Drumul spre dincolo / Crulic - The Path to Beyond: Anca Damian (ERRUMANIA-POLONIA)
Dwae-ji-ui wang / The King of Pigs: Sang-ho Yeun (HEGO KOREA)
Gordo, calvo y bajito: Carlos Osuna (KOLONBIA)
Le tableau: Jean-François Laguionie (FRANTZIA-BELGIKA)
Tatsumi: Eric Khoo (SINGAPUR)
A Liar's Autobiography: The Untrue Story of Monty Python's Graham Chapman: Bill Jones, Jeff Simpson, Ben Timlett (ERRESUMA BATUA)