Itxi

Zinema

Estreina

"Faisaien irla" filma apirilaren 25ean iritsiko da zinema aretoetara

N. V. | EITB Media

Asier Urbietaren lehen film luzea Göteborgeko zinema jaialdian pantailaratu zuten aurrenekoz. Bidasoan filmatu dute, eta Jone Laspiur eta Sambou Diaby ditu protagonista.

  • Itziar Ituño eta Jone Laspiru, "Faisaien irla" filmean

    Itziar Ituño eta Jone Laspiru, "Faisaien irla" filmean

Urtarril amaieran Göteborg Film Festivaleko Nazioarteko Lehiaketan estreinaldia egin eta gero, Faisaien irla, Asier Urbietaren lehenengo film luzea, apirilaren 25ean iritsiko da zinema-aretoetara.

"Thriller mugalari" honek Jone Laspiur eta Sambou Diaby ditu protagonista, eta Itziar Ituño eta Josean Bengoetxearen parte-hartze berezia du

Sei astez Bidasoaren ertzetan filmatu den pelikularen gidoia Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek idatzi dute. Euskaraz filmatuta dago, eta frantsesa eta gaztelania ere entzuten da.

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, eta burujabetza partekatua du. Urte erdia Espainiako Estatuari dagokio, eta beste erdia Frantziari. Laidak (Jone Laspiur) eta Sambouk (Sambou Diaby) bi pertsona ikusiko dituzte irla paretik paseatzen doazela, ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk geroago, hilotz bat agertuko da irlan.

EITBren parte-hartzea du filmak.