Itxi

Zinema

Euskal Zine Bilera

'Dena asmatuta dago' Jone Arriolaren filmak irabazi du Urrezko Antzarra

N. V. | EITB Media

Euskal Zine Bileraren 47. edizioa asteburuan bukatu da, Lekeition. "Alas/Tierra", "Ximinoa", "Larramendi" eta "Puzzleak, bortxaketaren jauregia" filmak ere saritu dituzte.

  • "Dena asmatuta dago"

    "Dena asmatuta dago"

Dena asmatuta dago Jone Arriola zuzendariaren filmak irabazi du Euskal Zine Bilera euskarazko zinemaren Lekeitioko jaialdiaren 47. edizioko Urrezko Antzarra, Sail Ofizialeko hogei lanen artean.

Larunbat gauean bukatu zen jaialdia, Itziar Ituño bizkaitar aktoreari eskainitako omenaldia ere hartu zuen gala batean. Epaimahaikideek bertan azaldu zutenez, pelikularen "izaera freskoagatik" eta bertako aktoreen interpretazio handiengatik eman diote 3.000 euroko ekarpena duen saria Arriolaren filmari.  

Zilarrezko Antzarrak eta horiek dakartzaten 1.600 euroko sariak, bestalde, Alas/Tierra Maddi Barberren filmak (zuzendaritza onena) eta Ximinoa Itziar Leemansen lanak (gidoi onena) jaso zituzten.

Halaber, Larramendi Daniel Nespereiraren eta Zihara Etxeberriaren pelikulak Benito Ansola zuzendari gazteentzako saria eta 1.000 euro jasko ditu.

Azkenik, Puzzleak, bortxaketaren jauregia pelikulak epaimahaiaren aipamen berezia eta publikoaren EITB saria eraman ditu.