Itxi

Zinema

Urriak 25-Azaroak 1

Nacho Vigalondoren film berriak ireki, eta "Una ballena"k itxiko du Beldurrezko Zinemaren Astea

N. V. | EITB Media

Urriaren 25ean hasi eta, eta azaroaren 1ean amaituko da Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako Astearen 35. edizioa.

  • "Una ballena" filmak itxiko du Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Donostiako Astea

    "Una ballena" filmak itxiko du Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaren Donostiako Astea

Daniela Forever Nacho Vigalondok zuzendu duen euskal ekoizpenak irekiko du, urriaren 25ean ostiralarekin, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Donostiako 35. Astea, Antzoki Zaharrean, eta Una ballena (2024) Pablo Hernandoren pelikulak itxiko du, azaroaren 1ean. Bi filmok euskal ekoizpenak dira, eta bigarrenean ETBk parte hartu du.

Aurten, 31 film luze, 45 labur eta telesailen 3 atal proiektatuko dituzten Donostiako zinema jaialdian, besteak beste, Rich Flu Galder Gaztelu-Urrutiaren (El hoyo…) filma, EITBren parte hartzea duena.

Edizio honetako berritasun nagusia Animedon da, antolatzaileek zehaztu dutenez. Japoniar animaziozko zinemari eskainitako sail paraleloa da, eta lau film luze programatu dituzte bertan.

Sail hori abiatzeko, Dragoi Bolari omenaldia egingo diote Antzoki Zaharrean, igandean, hilaren 20an. ETBk 1989an euskaraz emandako telesailaren lehen kapitulua proiektatuko dute.

Zinema jaialdiaren egoitza nagusia Antzoki Zaharra izango da, bertan proiektatuko da osorik Asteko film luzeen sail ofiziala, 23 tituluz osatua. Victoria Eugenia antzokian, berriz, euskal film laburren maratoia ere egingo da, EITBk emandako diru-saria izango duena lehen aldiz.

Hauek dira proiektatuko dituzten euskal film laburrak: Gizaki, Xanti Rodriguez; Hotz, Lander Castro; O.P.N.I., Borja De Agüero; Planetagatik, Eneko Muruzabal Elezcano; Presencia, Igor Salutregi; Sandra, Jon Herrero; Sesión, David González Rudiez; eta Tragedium, Gastón Haag

Bonoak urriaren 18an jarriko dituzte salgai, 09:00etan, Antzoki Zaharreko leihatilan.