Zinema
Sitges
Hiru euskal film luze lehiatuko dira Sitgeseko zinema jaialdiko Sail Ofizialean
N. V. | EITB Media
"Rich Flu" Galder Gaztelu-Urrutiaren filma, "Una ballena" Pabo Hernandorena eta "Daniela Forever" Nacho Vigalondoren lana (Sayaka Films eta Señor y Señora euskal etxeek ekoitzia) arituko dira fantasiazko zinemaren jaialdiko sari nagusiaren bila.
-
"Daniela Forever" Nacho Vigalondoren filma Sitgesen ikuisko da
Fantasiazko Zinemaren Kataluniako Nazioarteko Jaialdiaren 57. edizioa urriaren 3tik 13ra egingo dute, Sitgesen. Gaur, asteartean, antolatzaileek programazioa aletu dute prentsaurreko batean.
Rich Flu (Galder Gaztelu-Urrutia), Una ballena (Pablo Hernando), biak ere EITBren parte-hartzea duten filmak, eta Daniela Forever Nacho Vigalondok zuzendu eta Sayaka Producciones eta Señor y Señora euskal etxeek ekoitzitako lana Kataluniako jaialdiaren Sail Ofizialean izango dira.
Horrez gain, film laburren sailetan, Sitgesen ikusgai izango dira Etorriko da (eta zure begiak izango ditu) Izibene Oñederraren filma (lanak EITBren parte-hartzea du eta Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera atalean ikusiko da), La gran cita de Conej (Pablo Río Gómez), Gizaki (Xanti Rodríguez), Un placer (Sonia Estévez) eta Tengo que acabar el puto TFM (Estibaliz Burgaleta y Andrea Casaseca).
Jaialdiaren 57. edizioa Presence Steven Soderberghen pelikulak irekiko du, eta Nunca te sueltes Alexandre Ajaren filmak itxi, Halle Berry protagonista duen ipuin magikoak.