Itxi

Zinema

Gaixotasuna

David Lynchek uste du ez duela pelikula gehiago zuzenduko, birikietako gaixotasun batengatik

Agentziak | EITB Media

Zinema zuzendariak biriketako enfisema du, eta "etxean giltzapetzera behartuta" dago, arnas gaixotasunen bat harrapatzea ekarriko lukeen arriskuagatik.

  • David Lynch.

    David Lynch. Artxiboko irudia: EFE

David Lynch zinemagileak Sight & Sound aldizkarian egindako elkarrizketa batean iragarri duenez, etxetik irtetea eragozten dion gaixotasun bat du, eta, beraz, ezin ditu film gehiago zuzendu.

Twin Peaks telesailaren eta Mulholland Drive eta Inland Empire fiilm luzeen zuzendariak biriketako enfisema du, birikak buxatzen dituen eta arnasketa zailtzen duen nahasmendu kronikoa ".

"Enfisema dut erretzeagatik hainbeste denboran, beraz, etxean giltzapetzera behartuta nago, gustatu ala ez", arnas gaixotasunen bat harrapatzea, "baita hotzeria ere", ekarriko lukeen arriskuagatik, azaldu du. Sintometako bat da distantzia laburrak baino ezin dela  ibili "oxigenorik gabe" geratu arte.

Horregatik, zinema zuzendariak uste du litekeena dela pelikula gehiagorik ez zuzentzea, urrutitik egin beharko lukeelako, eta hori ez litzaioke gehiegi gustatuko, bere hitzetan.

"Erdian egotea eta handik ideiak ateratzea gustatzen zait", gaineratu du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura