Itxi

Zinema

Festival

'Salve Maria', 'Amek ez dute' Katixa Agirreren eleberriaren egokitzapena, Locarnoko zinemaldian lehiatuko da

N. V. | EITB Media

Kayra Weissmahr eta Oriol Pla aktoreak ditu protagonista Mar Coll kataluniar zuzendariaren pelikulak, eta Suitzako hirian abuztuaren 7tik 17ra egingo duten zinema jaialdiko Sail Ofizialerako aukeratu dute.  

  •  Laura Weissmahr da "Salve Regina" filmaren protagonista

    Laura Weissmahr da "Salve Regina" filmaren protagonista

Salve Maria Mar Coll kataluniar zuzendariaren film berria, Amek ez dute Katixa Agirre gasteiztar idazlearen eleberrian oinarritua, Locarnoko zinema jaialdiaren Sail Ofizialean lehiatuko da abuztuaren 7tik 17ra. Laura Weissmahr eta Oriol Pla aktoreak dira filmaren protagonistak.  

Katalanez filmatu dute pelikula, Escándalo Films eta Elastica etxeen ekoizpena da eta udazkenean iritsiko da zinema aroetara.

Maria da istorioaren iturburua. Idazle gaztea ama izan berri da, eta gertakari izugarri baten berri izango du: Frantzian, emakume batek hamar hilabeteko bikiak ito ditu, bainuontzian.

Maria ume-hiltzailearekin obsesionatuko da, eta behin eta berriz galdetuko dio bere buruari zergatik hil ote zituen.

Mar Coll Bartzelonan jaio zen, 1981ean, eta Tres días con la familia bere lehen film luzeak Gaudi eta Goya sariak ekarri zizkion. 2013an, Seminci Valladolideko jaialdia ireki zuen bere bigarren film luzearekin: Todos queremos lo mejor para ella.