Itxi

Zinema

Uztailak 4-6

Film laburren lau saio eta zazpi kontzertu eskainiko ditu Korterrazak

N. V. | EITB Media

Gasteizko programazio nagusiaz haraindi, film laburren jaialdiak 45 emanaldi egingo ditu Arabako 40 herritan. Gainera, "EITB Sari, film laburra babesteari" saria estreinatuko du aurten, eta Txema Blasco aktorea zenak jasoko du.

  • "Europa" Ekain Irigoienen film laburra proiektatuko dute, besteak beste

    "Europa" Ekain Irigoienen film laburra proiektatuko dute, besteak beste

Ostegunetik larunbatera, uztailaren 4tik 6ra, garatuko dute aurten Korterraza film laburren jaialdiaren 15. edizioko egitarau nagusia Gasteizen, Artium museoaren kanpoaldean. Film laburren lau saio, 7 kontzertu eta euskarazko ipuin kontalari bat programatu dituzte, eta EITBk gainera "EITB Saria, film laburra babesteari" emango du lehenengoz; Txema Blasco aktorea zenak, joan den astean hil zen interpreteak, jasoko du aurreneko edizio honetan.

Film laburren emanaldiak Artium museoaren Barne Plazan izango dira, iluntzean (22:15ean ostegunean eta 22:00etan ostiral-larunbatetan), eta aurretik kontzertuak izango dira: Trikoma (18:30) eta Belako (20:00) ostegunean; Calizo (18:30) eta Combo Paradiso (20:00) ostiralean; eta Mondo Infiel (13:30), Niña Coyote eta Chico Tornado (18:30) eta Steepwater Band (20:00) larunbatean.

35 film labur emango dituzte guztira: La ley del más fuerte akziozko film laburra, La gran obra komedia dramatikoa, La compañía drama, El carné de(s)madre, Betiko gaua, Pequeño, Europa, Nada de nada… Arabako atalean, gainera, lurraldeari lotutako 7 film labur izango dira protagonista; Hado, Ni lobos ni corderos, Hadas

Korterraza Araba

Gainera, Gasteizko programazioaz gain, jaialdiak aire zabaleko film laburren 40 saio egingo ditu 39 herritan, Legutio, Artziniega, Izarra, Eskuernaga, Zuhatzu Kuartango, Caicedo Yuso, Dulantzi, Luku, Ondategi, Aramaio, Zuhatza, Olabarri, Oroko Santutegia, Zurbao, Estavillo, Erdoña, Eltziego, Antoñana, Gauna, Maeztu, Araia, Lantziego, Berantevilla, Gatz Harana, Bastida, Zabalate, Laudio, Añastro, Faidu, Urarte, Pagoeta, Tuesta, Iekora, Orbiso, Ozeta, Burgelu, Okondo eta Amurrio. Programazio osoa jaialdiaren webgunean kontsulta daiteke.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura