Zinema
Zinemaren Jaia
Zinemarako sarrerak, 3,5 euroan Hegoaldeko zinemetan
N. V. | EITB Media
Ekainaren 3, 4, 5 eta 6an egingo dute Zinemaren Jaia, eta, besteak beste, "Furiosa: de la saga Mad Max", "Hit Man: Asesino por casualidad" eta "Nina" egongo dira ikusgai.
-
Patricia Lopez Arnaiz, "Nina"n, zinemetan ikusgai dagoen pelikuletako batean
Zinemako sarrerak 3,5 euroan erosi ahalko dira gaurtik ostegunera, hilaren 3tik 6ra, Araba, Bizkai, Gipuzkoa eta Nafarroako zinema askotan, Zinemaren Jaia ospatzen dela eta.
Aurreko edizioaz geroztik bezala, gainera, ez da izena eman behar izango prezio berezia baliatzeko, eta nahikoa izango da ekimenarekin bat egin duten zinema aretoetako txarteldegietara joatea, edozein egunetan bezala. Besteak beste, Gasteizko, Barakaldoko, Bilboko, Getxoko, Leioako, Portugaleteko, Irungo, Errenteriako, Donostiako, Usurbilgo, Iruñeko, Tuterako eta Vianako zinemek egin dute bat ekimenarekin.
Horietan, ikusgai egongo dira, adibidez, Nina, Furiosa: de la saga Mad Max, Hit Man: Asesino por casualidad, Back to Black, Amigos imaginarios eta Garfield.
Ipar Euskal Herrian ekainaren 30etik uztailaren 3ra egingo dute Zinemaren Jaia, eta 5 eurokoa izango da txartelen prezioa