Itxi

Zinema

Filmaketa

Alberto Gastesi "Singular" filmatzen ari da, Patricia Lopez Arnaizekin

N. V. | EITB Media

"Gelditasuna ekaitzean" filmaren zuzendariak adimen artifizialaren mugei buruzko zientzia-fikziozko pelikula idatzi du Alex Merinorekin batera.

0:38

Alberto Gastesi zinemagileak (Gelditasuna ekaitzean) Singular, bere bigarren film luzea, filmatzen ari da egunotan Madrilen eta Euskal Herrian. Adimen artifizialaren mugei eta gizakien doluari buruzko filmak EITBren parte-hartzea du.

Patricia López Arnaiz (Ane, Nina, 20.000 especies de abejas) eta Javier Rey dira pelikularen protagonistak, eta bi aktoreok Miguel Iriarte inoiz egin duen lehen pelikulan ari den gaztea dute alboan.

Diana (Lopez Arnaiz) Adimen Artifizialean aditua da, eta udako etxe zaharrera joango da Martin senar ohiarekin elkartzeko, hamabi urtez elkar ikusi gabe egon eta gero. Hasierako giro ona hankaz gora jarriko du, baina, gertakari batek: Andrea batuko zaio bikoteari, bikotearen semea zenarekin antz misteriotsua duen mutikoa.  

Singular 2025ean estreinatuko dute zinema aretoetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura