Zinema
Jonas Truebaren filma
'Volveréis' Itsaso Arana gidoigile eta protagonista duen filma saritu dute Cannesen
N. V, | EITB Media
Jonas Truebak zuzendu duen filmak Label Europa Cinemas saria irabazi du Canneseko Zinemagileen Hamabostaldian.
-
Vito Sanz eta Itsaso Arana "Volveréis"eko protagonistak
Volveréis Jonas Truebak zuzendu duen film luzeak Label Europa Cinemas saria irabazi du, Canneseko jaialdiko Zinemagileen Hamabostaldian, jaialdiaren atal horretan ematen den sari nagusia.
Itsaso Arana aktore (Touré, La virgen de agosto, La reconquista, Tenéis que venir a verla…), zuzendari (Las chicas están bien) eta gidogile (La virgen de agosto, Las chicas están bien…) nafarra filmeko gidoigile taldeko kidea eta protagonista da.
Maitasunari buruzko komedia da pelikula, eta Ale zinema zuzendariaren (Arana) eta Alex aktorearen (Vito Sanz) istorioa kontatzen du. Harremana bukatutzat ematea adostu dute, hamar urte baino gehiagoan elkarrekin ibili eta gero, eta eztei itxurako jai bat egingo dute hori ospatzeko; lagun eta familiak harrituta agertuko dira.