Itxi

Zinema

Ekainak 24 - uztailak 1

"Queer utopia" argituko du Zinegoak jaialdiak

N. V. | EITB Media

Dom Campistron artistak diseinatu du Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren kartela.

  • Dom Campistron, Zinegoaken kartelaren egilea

    Dom Campistron, Zinegoaken kartelaren egilea

Dom Campistron aldudar artistak diseinatu du Zinegoak Bilboko LGTBIQ+ zinema eta arte eszenikoen jaialdiaren kartela. Zinema topaldiaren antolatzaileek azaldu dutenez, "jaialdiak 2024ko edizio honetan aldarrikatzen duen queer utopiaren ideia gorpuzten duten bi pertsona erakusten dizkigu".

"Norberak bere burua eraikitzeko eta adierazteko askatasunaren ideian sakontzen jarraitu nahi genuen, eta berezitasun hori oinarria izan zedila askotariko pertsonez betetako gizarte berri bat eraikitzeko, munduan egoteko modu berriak asmatzeko antolatzen, biltzen eta sareak ehuntzen baitira", esan du Alaitz Arenzana jaialdiaren zuzendariak.

Zinegoak ekainaren 24tik uztailaren 1era egingo dute Bilboko hainbat areto eta espaziotan, hala nola Bilborocken, Golem Alhondigan edo BilbaoArten. Ekainaren 24an, astelehena, inaugurazio-gala egingo da Arriaga Antzokian, baina aurreko asteburuan hainbat jarduera osagarri egingo dira "3, 2, 1... Zinegoak!" lelopean.