Zinema
21. edizioa
Laburbirak 35 herritara eramango ditu euskarazko film laburrak
N. V. | EITB Media
Zortzi lan erakutsiko dituzte han-hor-hemen hilabetean, apirilaren 12tik maiatzaren 12ra.
-
"Dena asmatuta dago" film laburra emango dute, besteak bes
Laburbira Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen euskarazko film laburren zirkuitu ibiltariaren 21. edizioak ostiralean, apirilak 12, hasiko du bere ibilbidea, Bergaran, eta maiatzaren 12an amaituko da Markina-Xemeinen.
Orotara, 35 herritan ikusi ahal izango da zortzi filmek osatutako bilduma. Kontsultatu egutegia.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, film hauek izango dira ikusgai: 'Dena asmatuta dago' (Jone Arriola), 'Katalinaren zoria' (Guillermo Ordas), 'Erro' (Amaia Lejarreta), 'Babesa' (Ander Iruretagoyena), 'Mundu berri bat' (Mikel Alvarez), 'Zirrara' (Ane Cuesta), 'Talkak' (Ilune Diaz eta Jordi Nuet) eta 'Betizu buru' (Kim Maiteny Munoa).
Gainera, urtero bezala, hainbat zuzendarirekin solasaldia egiteko aukera izango da.