Zinema
SARIA
'Robot dreams'ek animaziozko pelikula independente onenaren saria lortu du Annie sarietan
eitb media
Pablo Berger zuzendari bilbotarrak Los Angelesen ospatutako galan jaso du golardoa.
-
'Robot dreams' pelikularen frame bat.
Pablo Berger zuzendari bilbotarraren Robot dreams filmak sariak eta errekonozimendua pilatzen jarraitzen du nazioartean, eta bart animaziozko pelikula independente onenaren saria lortu du Annie sarietan.
Los Angelesko Kaliforniako Unibertsitatearen (UCLA) Royce Hallen egindako galan, Berger eszenatokira igo da, lantaldeko kide batzuekin batera, eta pelikularen "kredituetan agertzen diren guztiei" eta "Espainiako animazio industria zirraragarriari" eskaini die saria.
Goya bi eta Oscarretarako hautagaitza ere jaso dituen zuzendariak itzuli egingo dela hitzeman die ekitaldian bertaratutakoei: "I'll be back".