Itxi

Zinema

Sariak

'Poor things'ek, emakumeen askapenari buruzko Lanthimosen fabulak, eskuratu du Veneziako Urrezko Lehoia

agentziak | eitb media

Epaimahaiaren Zilarrezko Lehoia 'Evil dos not exist'entzat izan da, Ryusuke Hamaguchi japoniarrak zuzendutako natura babesteko aldarriarentzat.

  • Yorgos Lanthimos Urrezko Lehoia jasotzen. Argazkia: Efe

    Yorgos Lanthimos Urrezko Lehoia jasotzen. Argazkia: Efe

Yorgos Lanthimos greziarrak zuzendutako eta Emma Stone protagonista duen Poor Things-ek eskuratu du Veneziako Zine Jaialdiaren 80. edizioko pelikula onenaren Urrezko Lehoia.

Lanthimosek Alasdair Gray eskoziarraren eleberri bat egokitu du pantaila handira, eta emakumearen askapenaren fabula fantastiko bat osatu du. Zirujau berezi batek (Willem Dafoe) bizia ematen dion emakume bat da protagonista. Bizitzari berriro ekitean erabateko jarrera librea, lotsagabea eta aurreiritzirik gabea hartzen du emakumeak.

Bigarren sari nagusia, Epaimahaiaren Zilarrezko Lehoia, Evil does not existentzat izan da. Doraibu mai kâ pelikula oskardunarengatik ezaguna den Ryusuke Hamaguchi japoniarrak zuzendu du filma, eta natura babestearen aldarria du ardatz.

Mostrako beste irabazleetako Matteo Garrone italiarra izan da, Saharatik hegoaldera dauden herrialdeetatik iritsitako migratzaileei buruzko Io, capitano pelikularekin kontzientziak astindu eta zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia lortu duelako.

Sail ofizialaren palmaresa

- Urrezko lehoia: Poor things.
- Epaimahaiaren Zilarrezko Lehoia: Evil does not exist.

- Zuzendari onenaren Zilarrezko Lehoia: Matteo Garrone, Io, Capitano-rengatik.

- Epaimahaiaren sari berezia: Green Border.

- Gidoi onenaren saria: El Conde, Pablo Larrainena.
- Emakumezko aktore onenaren Volpi saria: Cailee Spaeny, Priscilla-n egindako lanagatik.
- Gizonezko aktore onenaren Volpi saria: Peter Sarsgaard, Memory-n egindako lanagatik.
- Aktore berri onenaren Marcello Mastroianni saria: Seydou Sarr, Io, capitano-n egindako lanagatik.
- Ibilbidearen Urrezko Lehoia: Liliana Cavani eta Tony Leung Chiu-wai.