Itxi

Zinema

20. edizioa

Angeles Cruz mexikar zinemagileak jasoko du Zinegoaken Ohorezko Saria

N. V. | EITB Media

Zinemagile, gidoilari eta aktoreak ekainaren 26an jasoko du omenaldia, Bilboko LGTBI+ zinema jaialdiaren inaugurazio galan.

  • Ángeles Cruz

    Ángeles Cruz

Zinegoak Bilboko LGTBI+ zinema jaialdiak Angeles Cruz mexikar zinemagile, gidoilari eta aktoreari emango dio 20. edizioko Ohorezko Saria.

Zinegoaken iazko edizioan, "Nudo Mixteco" bere azken lanak, lehen film luzea zuenak, Lesbianismo eta Generoaren saria jaso zuen.

Cruz Bilbon izango dugu saria jasotzeko, Arriaga antzokiak hartuko duen inaugurazio ekitaldian, ekainaren 26an. Bezperan, solasaldi batean parte hartuko du Bilborocken, Irantzu Varela kazetariarekin batera, eta bere hiru lan ikusteko aukera ere egongo da.

Horrez gain, Zinegoak jaialdia martxan den bitartean, ziklo berezi bat ikusteko aukera egongo da BilbaoArten.