Itxi

Zinema

Apirilak 21-28

Programazioa betea, Giza Eskubideen Zinemaldiaren 20. edizioan

N. V. | EITB Media

"20.000 especies de abejas"ek ireki, eta "Toi non plus tu n'as rien vu" film frantsesak itxiko du Donostiako zinema jaialdia. Besteak beste, identitatea, justizia unibertsala, abortua, Ukraina eta etxegabetasuna jorratzen duten 14 film izango dira lehian.

  • "Las nbuenas compañías" euskal ekoizpena Sail Ofizialean lehiatuko da

    "Las nbuenas compañías" euskal ekoizpena Sail Ofizialean lehiatuko da

Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren 20. edizioa apirilaren 21etik 28ra egingo dute, eta 32 nazionalitateko 40 pelikula (27 film luze eta 13 film labur) programatuko dira guztira, baita hitzaldi eta erakusketak ere.

Justizia unibertsala, abortatzeko eskubidea, Ukraina eta etxegabetasuna izango dira, besteak beste, filmen eta solasaldien gaietako batzuk, antolatzaileek gaurko aurkezpenean azaldu dutenez.

"20.000 especies de abejas" Estibaliz Urresola Solagurenek zuzendu duen film sarituak emango dio hasiera jaialdiari, apirilaren 21ean Victoria Eugenian, eta Carmen Castillo zinemagile eta idazle txiletarrak aurtengo sari berezia jasoko du inaugurazio ekitaldi horretan.

Bestalde, "Toi non plus tu n'as rien vu" (2022) film frantsesak itxiko du zinemaldia apirilaren 28an, Victoria Eugenia Antzokian bertan, film luzeen eta laburren sariak banatuko diren gala batean.

Sarrerak apirilaren 14an jarriko dituzte salgai, bost euroan, eta Sail Ofizialeko 17 filmetarako txartelak erosi ahalko dira orduan, tartean "Las buenas compañías" (Silvia Munt), "Cabeza y corazón" (Ainhoa Andraka eta Zuri Goikoetxea), "Karpeta urdinak" (Ander Iriarte, lehiatik kanpo), "Nadie está lejos" (Jose Antonio Vitoria, lehiatik kanpo) eta "Tetuán" (Iratxe Fresneda) filmetarako.  

Bestelako ekimenen artean, film emanaldi bat izango da Donostiako espetxean, baita solasaldi eta erakusketak ere.