Itxi

Zinema

Sariak

"La consagración de la primavera", Espainiar Zinemaren Nanteseko Jaialdiko filmik onena

N. V. | EITB Media

Euskal ekoizpenaza gain, Frantziako jaialdian saritu dituzte "Cinco lobitos" eta "Cuerdas" flimak ere, eta "A los libros y a las mujeres canto" lanak aipamen berezia jaso du.

  • Telmo Irureta euskal aktorea eta Valeria Sorolla, "La consagración de la primavera"n

    Telmo Irureta euskal aktorea eta Valeria Sorolla, "La consagración de la primavera"n

"La consagración de la primavera" Fernando Franco zuzendariaren filmak, Kowalski ekoiztetxeak EITBren parte-hartzearekin eginak, film onenaren Jules Verne saria jaso du bart, igandearekin, Espainiar Zinemaren Nanteseko Zinema Jaialdian.

Gazte Epaimahaiaren Saria "Un año, una noche" Isaki Lacuestaren filmarentzat izan da, eta publikoaren saria "En los márgenes" Juan Diego Bottoren filmak eraman du, baita Ikasle Gazteen Saria ere.

Carlos Saura berriki hilaren azken lanak, "Las paredes hablan" filmak, irabazi du film dokumental onenaren saria, eta sail horretan aipamen berezia eman diote "A los libros y a las mujeres canto" Maria Elorzaren pelikulak.  

"Cinco lobitos"ek (Alauda Ruiz de Azua) opera prima onenaren saria eraman zuen, eta "Cuerdas" Estibaliz Urresolaren pelikulak, film labur onenarena.