Itxi

Zinema

Estreina, martxoaren 17an

"Bañolet" pelikula formatuan estreinatuko da

N. V. | EITB Media

2020an Durangoko Azokaren Sormen Beka irabazi zuen websaila 50 minutuko film gisara iritsiko da pantaila handira.

  • "Bañolet"

    "Bañolet"

Albisteak (1)

"Bañolet" Durangoko Azokaren hirugarren Sormen Beka irabazi zuen websaila 50 minutuko bertsio berri batean ikusi ahalko da zinemetan ostiraletik, martxoak 17, aurrera.

Paxkal Irigoyenek eta Maia Iribarnek zuzendutako pelikula auzolanean eginda dago, Eiherelarreko biztanleen laguntzaz, eta sinbolismoz, errealismo magikoz eta surrealismoz beteriko iniziazio istorioa da.

"Bañolet" ostiralean, martxoak 17, estreinatuko da Donibane Garazin, Vauban aretoan, eta bertan ikusi ahalko da larunbatean ere, frantsesezko azpitituluekin. Ostiraleko emanaldiaren ondoren, gainera, Irigoyenek eta Iribarnek -musikariak, biak ere- kontzertua eskainiko dute, filmean agertzen diren kantu ederretako batzuekin.

Jarrian, "Bañolet" ikusgai egongo da Donostian (Koldo Mitxelena, martxoak 21), Hendaian (Les variétés, martxoak 28), Iruñean (Laba espazioa, apirilak 2), Donapaleun (Saint Louis, apirilak 6) eta Baionan (Atalante, apirilak 27).

HAU IDATZI GENUEN, TELESAILA IKUSI GENUENEAN

Durango-Bañolet-Durango

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura