Itxi

Zinema

Hitzarmena

Zinemaldiak hitzarmena sinatu du Cannes eta Ventana Sur jaialdiekin

Donostiako Koprodukzio Foroak hautatutako proiektuak sustatzeko eta ekoizleei harreman profesionalen sarea zabaltzeko asmoz egin dute.

  • Zinemaldiko kartela. Argazkia: EITB

    Zinemaldiko kartela. Argazkia: EITB

Donostiako Zinemaldiak “bi kide estrategiko” gaineratu ditu Koprodukzio Foroan, eta, horri esker, Latinoamerika eta Europako zinema-industriarako giltzarria den triangelua sendotu du. Helburua Donostiako Koprodukzio Foroak hautatutako proiektuak sustatzea da.

Hitzarmenak, alde batetik, Donostiako Koprodukzio Foroan hautatutako Latinoamerikako proiektuen ekoizleak hurrengo Producers Network edo Producers Workshopera joan ahal izango dira. Hau Cannes Jaialdiko Marche du Film ataleko filmen merkatuko ezinbesteko elkargunea da ekoizleentzat.

Bestalde, foroan hautatutako Europako proiektutako sei ekoizlek hurrengo Ventana Sur edizioan parte hartu ahal izango dute; hau da, Argentinako Zinema eta Ikus-entzunezko Arteen Erakundeak (INCAA), eta Marché du Filmek antolatzen duten filmen merkatua da. Ventana Sur urtero egiten da Buenos Airesen, eta Latinoamerikako eta munduko gainerako tokietako ikus-entzunezko industriaren artean zubi-lanak egiten ditu.

Ventana Sur urtero egiten da Buenos Airesen, eta Latinoamerikako eta munduko gainerako tokietako ikus-entzunezko industriaren artean zubi-lanak egiten ditu. Bertan, Europako ekoizleek industriako profesionalei aurkeztu ahal izango dizkiete proiektuak.