Itxi

Zinema

''Bidean jarraituz''

Bingen Mendizabal, pelikuletako musika konposatzetik protagonista izatera

N. V. | EITB Media

Aitor Lopez de Aberasturik "Bidean jarraituz" dokumentala estreinatuko du bihar, ostiralarekin, zinemetan. Bingen Mendizabal musikari arabarraren ibilbidea du kontagai.

  • Bingen Mendizabalen ibilbidea du kontagai "Bidean jarraituz" filmak

    Bingen Mendizabalen ibilbidea du kontagai "Bidean jarraituz" filmak

Dozenaka filmi musika jarri eta gero, Bingen Mendizabal musikaria film bateko protagonista izango da bihartik aurrera. Otsailaren 10ean, zinema aretoetara iritsiko da "Bidean jarraituz" dokumentala.

Aitor Lopez de Aberasturik pelikula idatzi eta Ainhoa Urgoitiarekin batera izuzendu du filma, zeinak ekoitzi ere egin baitu, Lopez de Aberasturirekin batera.

"Bidean jarraituz" film dokumental luzeak EITBren parte-hartzea du, eta Bingen Mendizabalek egindako bideari buruz dihardu. Horretarako, ahotsa eman diete Juanma Bajo Ulloa, Enrique Urbizu, Montxo Armendariz, Karra Elejalde, Juanjo Mena, Kirmen Uribe, Katixa Agirre, Bernardo Atxaga eta Mikel Urdangarini, besteak beste.