Itxi

Zinema

Errodajea

Eneko Sagardoyk bukatu du "Betiko gaua" laburra filmatzen

N. V. | EITB Media

Durangar aktore eta idazlearen laneko protagonistak Miren Gaztañaga eta Elena Irureta aktoreak dira. Aurten estreinatu nahi dute.

1:22
Eneko Sagardoy

Eneko Sagardoy aktore eta idazleak (Durango, 1994) bukatu du "Betiko Gaua" Nerea Ibarzabalekin batera idatzitako film laburra filmatzen.

Miren Gaztañaga eta Elena Irureta ditu protagonista, Galapan, Sumendi eta Ikusgarri Filmen ekoizpena da, eta euskara hutsean filmatu dute, Arabako Mendialdean.

"Buruz buru" (Lanku, 2018) liburu kolektiboan Eneko Sagardoyk gaia proposatuta Nerea Ibarzabal bertsolariak hitz lauz idatzitako testua du kontagai pelikulak: Mirenek Elena antzemango du alokatutako auto bat gidatzen eta errepidean barrena jarraituko dio.

Xanti Salvador (soinua), Maite Arroitajauregi eta Aranzazu Calleja (musika) eta David Heras (efektu digitalak) daude, besteak beste, lantaldean.

Filmaketa lanak kitatuta, editatze prozesuan hasiko da lantaldea, eta 2023an estreinatuko dute.