Itxi

Zinema

Filmatzen

Loreto Mauleon da "Gelditasuna ekaitzean" Alberto Gastesiren lehen film luzearen protagonista

N. V. | EITB Media

Ekainean bukatuko dute filmatzen Donostian, eta udazkenean estreinatzeko asmoa dute.

  • Loreto Mauleon da "Gelditasuna ekaitzean" filmeko protagonista

    Loreto Mauleon da "Gelditasuna ekaitzean" filmeko protagonista

Loreto Mauelon aktorea da "Gelditasuna ekaitzean" Alberto Gastesi zinemagile donostiarraren lehen film luzearen protagonista. Apirilean hasi ziren pelikula filmatzen, eta ekainean burutuko dute lana, Donostian.

Filmak bikote bat du protagonista, Lara (Loreto Mauleón) eta Daniel (Iñigo Gastesi); gazte grinatsuak zirela ezagutu zuten elkar, eta etorkizunak aukeraz beteriko herrialde urrun bat zirudien. Handik hainbat urtetara, haien bideak berriro gurutzatu dira, baina aldatu egin dira.

85 minutuko pelikula izango da, zuri-beltzean eta 4:3 formatuan, eta euskaraz zein gaztelaniaz ari dira filmatzen.

Zintaren zuzendariak azaldu duenez, "lehengoa bizitzeko ezintasunari buruzko istorioa da hau; orainean topo egin duten bi bizitza dira, nahiz eta lehenago ere gurutzatu ziren, modu iheskorrean". 1985ean jaiotako zinemagilea bigarren film luzea prestatzen ari da, "Singular".

Filmean aritu direnen artean daude Esteban Ramos (argazki-zuzendaria), Itziar Otxoa (ekoizpen-zuzendaria), Alejandra Arrospide (zuzendaritza artistikoa), Iona Lacunza (jantzien arduraduna), Kizkitza Retegui (makillajea), Olga Cruz (ile-apainketa), Andrea Sáenz Pereiro (soinua), Jaione Daubagna (zuzendari-laguntzailea) eta Loinaz Jauregui (ekoizpena).

"Gelditasuna ekaitzean" filmak Eusko Jaurlaritzaren babesa du, eta udazkenean estreinatu nahi dute.