Zinema
Heriotza
Juan Diego espainiar aktorea zendu da
N. V. | EITB Media
Andaluziar aktoreak gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra irabazi zuen Donostiako 2006ko Zinemaldian.
-
Juan Diego, 2018ko argazki batean. Argazkia: Efe.
Juan Diego espainiar aktorea (Bormujos, Sevilla 1942 - Madril, 2022) hil da gaur, ostegunarekin, 79 urte zituela. Ibilbide oso oparoa egin zuen kameren aurrean, zineman zein telebistan, eta agertoki gainean, antzerkian. Hiru Goya sari irabazi zituen bere ibilbidean, baita, Donostiako 2006ko Zinemaldian, gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra ere, "Vete de mí" pelikulagatik.
1960ko hamarkadan abiatutako ibilbidean, Eloy de la Iglesia, Imanol Uribe, Pablo Berger eta Karra Elejalde euskal zuzendariekin lan egin zuen, baita Mario Camus, Fernando Fernán Gómez, Carlos Saura, Bigas Luna, Luis García Berlanga, José Luis Garci, Arturo Ripstein eta Antonio Banderasekin ere.