Zinema
Zinema Fantastikoa
Nazioarteko zazpi film lehiatuko dira Bilboko Fant jaialdian
Erredakzioa
26 film labur izango ditu sail ofizialak eta Polanski eta Fleischer maisuak omenduko dituzte maiatzaren 4tik 11ra egingo duten 18. edizioan.
Antonio Trashorras zuzendariak eta Ana Armas antzezleak maiatzaren 4an Alhóndiga Bilbaon aurkeztuko duten 'El Callejón' filmak emango dio hasiera Bilboko Fant jaialdiaren 18. edizioari. Guztira nazioarteko zazpi film eta 26 film labur, horien erdiak euskaldunak, lehiatuko dira sail ofizialean. Gainera, Polanski eta Fleischer bezalako maisu handiak omenduko dituzte maiatzaren 11 bitartean egingo duten jaialdian.
Greg Olliver zinemagile iparramerikarra izango da 2012ko edizioko protagonistetako bat. Bilbon izango da 'Devoured' luzemetraiaren mundu mailako estreinaldia burutzeko, Sail Ofizialaren baitan.
Epaimahaiaren eta ikusleen iritziz hoberenak diren film laburrek 3.000 euroko bi sariak jaso ahal izango dituzte. Horrez gain, epaimahaiak, euskal laburmetraiarik onenari 2.000 euroko saria emango dio.
Jaialdiak, zinema klasikora bidaia Polanskiren 'Repulsión' eta 'La semilla del diablo' eta Richard Fleischerren 'El estrengulador de Boston' lanen emanaldiekin egingo du. Mike Barnetten 'Superheroes' dokumental dibertigarria ere ikusi ahal izango da.
18. edizioko berrikuntza nagusietako bat Bilbon lehen aldiz egingo den Phenomena Experience saioa izango da. 'El Resplandor' eta 'Terroríficamente muertos' lanak eskainiko dira esperientzia honi esker. 'FANT Erreskatean' zikloak Javier Setóren 'La Llamada' eta Eloy de la Iglesiaren 'La semana del asesino' eskainiko ditu.
Bestalde, honako hauek dira jaialdian proiektatuko diren NONTZEFILMAK lehiaketako filmak.