Itxi

Zinema

Estreinaldia

"La cima" Ibon Cormenzanaren film luzea martxoaren 25ean estreinatuko dute

N. V. | EITB Media

EITBren parte-hartzea du pelikulak, eta Patricia Lopez Arnaiz aktorea da protagonista nagusia.

  • Patricia Lopez Arnaiz da "La cima"ren protagonista

    Patricia Lopez Arnaiz da "La cima"ren protagonista

"La cima" Ibon Cormenzanaren laugarren film luzea martxoaren 25ean iritsiko da Hegoaldeko zinema-aretoetara. "Laguntasuna, kuraia, naturarekiko eta bizitzarekiko lotura, promesen eta maitasunaren zama" daude horren muinean, eta Patricia Lopez Arnaiz ("Ane") eta Javier Rey ditu protagonista.  

Pelikulak Ione eta Mateoren istorioa du kontagai: Annapurna, munduko mendi arriskutsuenetako bat, igotzen ari direla naturari aurre egin beharko diote, eta bizitzarekin berriz konektatzeko aukera izango dute.

Filmaren jatorrizko argumentua Cormenzanak berak asmatu zuen, Nerea Castrok idatzi du eta lantadean aritu dira Paula Olaz musikaria, Zaloa Ziluaga arte zuzendaria, Nerea Torrijos jantzitegiko arduraduna eta Olga Cruz makillatzaile eta ile-apaintzaileen buru.

Zuzendari gisa ("Jaizkibel", "Los Totenwackers", "Alegría, tristeza") ez ezik, ekoizle gisa ere nabarmendu da Cormenzana, besteak beste film hauetan: "Blancanieves" (Pablo Berger), "El árbol de la sangre" (Julio Medem) eta "Madre" (Rodrigo Sorogoyen).

2021ean "Culpa" film luzea ere filmatu du, Manuela Velles protagonista duen drama psikologikoa.