Itxi

Zinema

Film berria

"Llegaron de noche" Imanol Uriberen filma martxoaren 25ean iritsiko da zinemetara

N. V. | EITB Media

Euskal zuzendariaren filma 1989ko El Salvadorren girotuta dago, eta Ignacio Ellacuriaren eta beste hainbat jesuitaren hilketaren lekuko bakarraren bizitza du kontagai.

  • Imanol Uribe eta Juana Acosta, filmatze lanetan. Argazkia: Mikel Larrea.

    Imanol Uribe eta Juana Acosta, filmatze lanetan. Argazkia: Mikel Larrea.

"Llegaron de noche", Imanol Uribek Karra Elejalde, Juana Acosta eta Carmelo Gomez aktoreekin egindako pelikula, 2022ko martxoaren 25ean iritsiko da zinema aretoetara. El Salvadorren jesuiten hilketa ikusi zuen pertsona bakarraren, Luciaren, benetako kontakizuna da pelikularen oinarria.

Pelikularen behin-behineko titulua "La mirada de Lucía" zen, baina "Llegaron de noche" izango da izenburua azkenean, Ellacuriak pelikulan bertan esaten dituen hitz batzuen txatal bat: "Egunez hiltzen banaute, gerrilla izango dela jakingo duzue, baina gauez hiltzen badira militarrak izango dira hilko nautenak".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura