Zinema
Jaialdiak
"918 gau" pelikulak sariak bereganatzen jarraitzen du
N. V. | EITB Media
Arantza Santestebanen film luzeak Latexos saria jaso du Novos Cineas Pontevedrako zinema jaialdian, Turinen eta Lisboan ere sariak bereganatu eta gero.
-
"918 gau" Arantza Santestebanen filmaren irudi bat
"918 gau" Arantza Santesteban nafar zinemagilearen film luzeak Latexos saria irabazi du Novos Cinemas Pontevedrako zinema jaialdian, aste batzuk lehenago DocsLisboa jaialdian nazioarteko saileko film onenaren saria eta Turingo zinemaldian nazioarteko dokumental onenaren saria jaso eta gero.
Galiziako jaialdiaren epaimahaiak azpimarratu du "zuzendariak gatazka politiko bat barne-barnetik kontatzeko modua, arriskuak hartuz, modu koherentean eta zorroztasun zinematografikoz egiten baitu; goraipatzekoa da nola erabiltzen dituen bere gorputza eta beste emakume batzuenak, eta eguneroko zinemaren eta artxiboko materialaren ikuspegi freskoa".
65 minutuan, "918 gau" pelikulan bilduta daude zinemagileak 2007ko urriaren 4an atxilo hartu eta gero preso egon zen 918 gauetan jaso zituen zalantzak eta oroitzapenak.
"Ezkutuan dauden espazio eta bizipenak irudietara ekartzea izan da nire obsesioa", esan zigun Santestebanek Donostiako Zinemaldian berarekin hitz egin genuenean.
IRAKURRI 2020KO ZINEMALDIAN ARANTZA SANTESTEBANEKIN IZAN GENUEN ELKARRIZKETA
Arantza Santesteban
"Ezkutuan dauden espazio eta bizipenak irudietara ekartzea izan da nire obsesioa"
Txintxua Filmsek eta Hiruki Filmak etxeak ekoitzi dute "918 gau", EITBren parte-hartzea du eta 2022an estreinatuko dute Begin Again banatzailearen eskutik.