Zinema
''Balenciaga''
Moriartik Cristobal Balenciagaren bizitza kontatuko du telesail batean
N. V. | EITB Media
Jose Mari Goenagak, Aitor Arregik eta Jon Garañok Disney+ plataformarentzat sortu eta zuzenduko dute fikziozko lana.
-
Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi, Lourdes Iglesias, Jon Garaño, Sofía Fábregas eta Xabier Berzosa
Jose Mari Goenaga, Aitor Arregi eta Jon Garaño zinemagileek ("80 egunean", "Loreak", "Handia", La Trinchera Infinita"...) Cristobal Balenciaga jostunaren bizitza kontatuko dute Disney+ etxearentzat prestatzen ari diren telesail batean. Lourdes Iglesias sortzaile eta gidoigilearekin batera ari dira Moriartiko sortzaileak lanean.
50 minutuko sei atal izango ditu telesailak, eta gidoi lanetan ari dira oraindik sortzaileak.
Disney+ plataformatik azaldu dutenez, "telesailak kontatzen du berezko gaitasunaren, jarraikitasunaren eta negozioetarako usaimen onaren bidez bere gizarte mailari (jostun baten eta arrantzale baten semea zen) zegokion patua aldatu eta inoizko moda-diseinatzaile nagusietako bat bilakatu zen gizon baten historia kontatzen du telesailak".
"Cristobal Balenciaga mugak zeharkatu zituen ikono lokala da. Talentuaren eta teknikaren ikur bat. Eta hau da gure konpromisoa: mundu osoko ikusleekin mintzatzeko ahalmena duten istorio berdingabeak ekoitzi, gure sortzaile eta ekoizle onenen zigiluarekin", esan du Sofía Fábregas Disney+ plataformak Espainian duen jatorriko ekoizpenen saileko presidenteordeak.