Itxi

Zinema

Donostia

"Last night in Soho", Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteko film luzerik onena  

N. V. | EITB Media

"Dora" Joanne Delechairren filmak irabazi du epaimahaiaren saria film labur onenaren atalean.

  • "Last night in Soho", Edgar Wright

    "Last night in Soho", Edgar Wright

"Last night in Soho" Edgar Wrighten pelikulak irabazi du film luze onenaren publikoaren saria Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko XXXII. Astean, eta "Dora" Joanne Delechairren pelikulak jaso du epaimahaiaren saria film labur onenaren sailean.

Gainera, "They're Here" Sid Zanforlinen film labur quebectarra ere saritu dute; film labur onenaren publikoaren saria jaso du, 1.000 euroko ekarpena duena.

Beste horrenbeste diru jasoko du "Los días que (nunca) fueron" Kevin Iglesiasen lanak, animaziozko film labur onenaren saria eman baitiote. Espainiar film labur onenaren saria, bestalde, "La luz" Iago del Sotoren lanarentzat izan da.