Zinema
Segurtasun-akatsak
Hutsegiteak Goya sarien segurtasunean: 'El muletilla' eta 'Anonymous'
'El muletilla' deritzon pertsonaiak 'western' bat grabatu nahi du Extremaduran. Gainera, Anonymous mugimenduko partaide bat aretoan sartu da, baina ez da eszenatokira heldu.
-
'Anonymous', Goya 2012n. Argazkia: EFE
Bere burua "El muletilla" bezala definitu duen gizon bat Goya sarien eszenatokira igo da, dokumental onenaren saria jaso aurretik. Piraten ereserkia zeraman bizkarrean, Isabel Coixeten larritasun aurpegiaren aurrean.
"Extremadurako lehen 'western' lana egin nahi dugu. Ekoizleok, etorri zaitezte Extremadurara"", bota du. Isabel Coixetek, "bai, joango gara, joango gara", erantzun dio, eskerrak emateko hitzaldiarekin jarraitu aurretik.
Gainera, Anonymous mugimenduaren partaide bat Goya sarien XXVI. edizioaren galan sartu da, baina ez da eszenatokira heldu.