Itxi

Zinema

Zinemaldia

Adurizen maisutasuna Berlinalera helduko da

Chef euskaldunak 'Mugaritz BSO' Alemaniako zinemaldiko 'Trust in Taste' ('Konfiantza dastamenean') sailean aurkeztuko du.

118:51
EITB Kultura: Mugaritz BSO

Sukaldaritza eta zinema elkarrekin joango dira, seigarren edizioz jarraian, 15 filmetan. Tartean, "Mugaritz BSO" izango da, Andoni Luis Aduriz txefarekin, jaialdiko antolatzaileek azaldu dutenez.

Juantxo Sardonek zuzentzen du "Mugaritz BSO" dokumentala. Felipe Ugarteren musikak indar handia hartzen du eta Adurizen - Mugaritz jatetxeko zuzendariari- platerak musika esperientzia batean bihurtzen ditu. "Trust in Taste" (Konfiantza dastamenean") izeneko sailean parte hartuko dute, Berlinalen, otsailaren 12tik 17ra bitartean. Pelikula horretan inspiratutako menua Berlineko Gropius Mirror jatetxean izango dira.