Itxi

Zinema

Zinemak euskaraz

Zinemetan euskararen presentzia legez bermatzearen aldeko ekimena aurkeztu dute

N. V. | EITB Media

Sinadura bilketa abiatu dute, EAEko, Nafarroako eta Ipar Euskal Herriko erakunde eta alderdiek zinemetan euskarazko filmak egongo direla bermatzeko lege bat adostu eta indarrean jar dezaten.

  • "Ilargi guztiak"

    "Ilargi guztiak" euskarazko filma maiatzaren 14an estreinatu zen

Herritar talde batek Zinemak Euskaraz ekimena jarri du abian, zinema aretoetan euskararen presentzia legez bermatuko duen zinemaren lege propioaren alde, eta horretarako, sinadurak biltzen ari dira Avaaz plataforman.

Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako Foru Erkidegoko eta Euskal Hirigune Elkargoko erakunde eta alderdi politikoei zuzenduta dago ekimena, eta eskatu diete zinema aretoetan euskararen presentzia legez bermatuko duen zinemaren legea adostu dezatela, "katalanek Kataluniako 10/2020 Zinearen Legea duten eran".

Ekimenaren arduradunek jakinarazi dutenez, atxikimendua eman nahi duen edonork labur.eus/zinemakeuskaraz estekara jo dezake.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Zinema
  • Kultura