Zinema
Apirilak 23-30
"Yalda, la noche del perdón"ek irekiko du Giza Eskubideen Zinemaldia
N. V. | EITB Media
Montxo Armendariz zuzendaria eta Puy Oria ekoizlea sarituko ditu Donostiako zinemaldiak.
-
"Yalda, la noche del perdón" (Massoud Bakhshi) jaialdian ikusgai egongo da
Yalda, la noche del perdón (Massoud Bakhshi) filmak inauguratuko du, apirilaren 23an Victoria Eugenia Antzokian, Donostiako Giza Eskubideen 18. Zinemaldia, eta Petit pays Éric Barbierrek zuzendutako filmak itxi, apirilaren 30ean.
Azken egun horretan Victoria Eugenian egingo duten galan, gainera, zinemaldiaren sari berezia jasoko dute Montxo Armendariz zuzendariak eta Puy Oria ekoizleak.
Giza Eskubideen Zinemaldiaren 18. edizioan, guztira, 36 film (22 film luze eta 14 labur) proiektatuko dira, eta 5 erakusketa jarriko dituzte ikusgai.
Giza eskubideen defentsaren eta urraketaren hainbat alderdiren inguruko hausnarketa, sentsibilizazioa eta debatea bultzatzea helburu duen zinemaldi honetako filmak ikusteko sarrerak astelehenean, apirilak 19, jarriko dituzte salgai, 4,5 euroan.
Besteak beste, Aita Mari (Javi Julio), Apaiz kartzela (Ritxi Lizartza, David Pallarès eta Oier Aranzabal) eta Traidores (Jon Viar) filmak eskainiko dituzte, filmen bidez migrazioa, frankismoaren aurkako borroka, gerra, LGTBIQ+ pertsonen aurkako jazarpena, adingabekoen aurkako sexu abusuak, Mendebaldeko Sahararen egoera, ETA eta bakarrik dauden adingabeak hizpidera ekarriko dituen jaialdian.