Zinema
Sariak
Itsaso Arana aktore eta gidoigilea, Cesar saria irabazteko lehian gaur
EFE | EITB Media
Frantziako zinemaren sariak arratsean banatuko dituzte, eta “La virgen de agosto” Jonas Truebak zuzendutako filma, Arana protagonista eta gidoigile duena, atzerriko filmaren sailean izendatuta dago.
-
Itsaso Arana, "La virgen de agosto" pelikulan
Itsaso Arana aktore eta gidoigilea (Tafalla, 1985) Cesar Frantziako Zinema Akademiaren sarietarako izendatuta dago, “La virgen de agosto” Jonas Trueba zuzendariarekin batera idatzi eta bera aktore nagusitzat duen filmarekin. Atzerriko film onenaren atalean lehiatuko da filma.
Film hauek ere badaude sail horretan: “1917” (Sam Mendes), “Aguas oscuras” (Todd Haynes), “Otra ronda” (Thomas Vinterberg) eta “Corpus Christi” (Jan Komasa).
“La virgen de agosto”n, Eva da Arana, abuztuan Madrilen gelditzea erabakitzen duen 30 urteko emakumea. Bere buruari buruz hausnartzeko eta aldatzeko baliatuko du tarte hori.
“Zure hiriari, zure lagunei eta zeure buruari harrimenez begiratzea aldarrikatzen dugu, zure burua egintzat ez hartzea, eta orain premonitorioa izan zela ikusi dugu, zoritxarrez”, erantsi du aktoreak pandemia hizpide hartuta.