Itxi

Zinema

Erabakia

Angeles Gonzalez-Sindek SGAE utzi du

Sabino Mendez SGAEko zuzendaritza-batzordeko bozeramaileak jakinarazi duenez, jarduneko Kultura ministroaren erabakia "harrigarria" da.

  • Ángeles González-Sinde. Argazkia: EFE

    Ángeles González-Sinde. Argazkia: EFE

Angeles Gonzalez-Sinde jarduneko Kultura ministroak SGAE uztea erabaki du.

Sabino Mendez musikari eta idazleak gidoilariaren erabakia konfirmatu eta tamaldu du. SGAEko zuzendaritza-batzordeko bozeramailea da Mendez eta erabakia "harrigarria" izan dela aitortu du, une honetan berritze prozesuan baitago erakundea. Asteazken honetan bertan bilduko da SGAEren asanblea orokorra.

Mendezek jakinarazi duenez, SGAEren batzorde errektorera gutunazal bat helarazi du Gonzalez-Sindek eta jarduneko Kultura ministroak ez du erabakirako "arrazoirik" eman.

Halere, Sabino Mendezek esan du "bazkidearen ikuspegitik" utzi duela erakundea eta azken asteetan ez da izen-emate eta uzteen artean aldaketa "adierazgarririk" izan.