Itxi

Zinema

Oscar sariak 2012

Daisy Cutter eta Birdboy, Oscar sarietarako lehen aukeraketan

Erredakzioa

Animaziozko film labur onenaren kategorian onenaren kategorian izendapena izateko lehiatuko dira bi euskal film laburrak.

06:10
'Birdboy', Oscar sarietara bidean
Bi euskal film labur daude 2012ko animaziozko film labur onenaren Oscar saria irabazteko lehen aukeratuen artean. Guztira 45 lan lehiatuko dira izendatu aurreko lehen aukeraketan hautatutako 10 lanen artean egoteko. 'Birdboy' Abrakam Estudiok ekoitzi eta Pedro Riverok eta Alberto Vazquezek zuzendu dute, eta ‘Daisy Cutter’ Silverspace Animationek ekoitzi eta Enrique Garciak eta Ruben Salazarrek zuzendu dute.

Alberto Vazquezek Astiberri argitaletxean argitaratutako Psiconautas komiki liburuan oinarrituta dago Birdboy. Istripu industrial batek suntsitutako uharte batean bizi diren bi txori gazteren bizitza kontatzen du. Derryn (Irlanda), Foyle Film Festival jaialdian, animaziozko lan onenaren saria irabazita lortu du 2012ko Oscar sarietarako lehen hautagaien taldean sartzea.

Silverspace Animationek ekoitzi duen 'Daisy Cutter, la cortadora de margaritas' hiru dimentsioko animaziozko film laburra da. Zaira izeneko neskato baten istorioa kontatzen du. Haurrak egunero-egunero margaritak jasotzen ditu Bagdad hiriko parke batean, desagertu zen lagun batekin gogoratzeko. Zaira inguruan duen errealitate ilunetik at bizi da.