Itxi

Zinema

Film laburra

Maider Oleaga zuzendariak "Kinka" laburra filmatzen bukatu du

N.V. | EiTB Media

Elena Irureta, Maria Isabel Diaz eta Josean Bengoetxea dira Oleagaren (“Muga deitzen da pausoa”…) film laburreko aktoreak.

  • Maider Oleaga zuzendaria eta Maria Isabel Diaz

    Maider Oleaga zuzendaria eta Maria ISabel Diaz aktorea. Argazkia: Marta Fersnillo.

Maider Oleaga zinemagileak Kinka film laburra errodatzen bukatu du. Carlota Peredaren gidoia du istorioak; Elena Irureta, Maria Isabel Diaz eta Josean Bengoetxea aktoreak aritu dira bertan, eta Galapan (Ander Barinaga-Rementeria, Iñigo Zubero) eta Sumendi (Ander Sagardoy, Eneko Sagardoy) etxeek ekoitzi dute.

Doroty (Maria Isabel Diaz) 60 urte inguruko langile hegoamerikarraren eta Mari (Elena Irureta) gorreria arazoak dituen adineko emakumeak ditu ardatz: konfinamenduan elkarrekin bizi beharko dute, eta Dorotyk kezkaz entzungo ditu nondik datozen ez dakien soinu susmagarriak, Marik munduarekin loturarik gabeko egoera arrotza bizi duen bitartean.

Elena Irureta aktorea. Argazkia: Marta Fresnillo.

Lantaldean aurki ditzakegu Kiko de la Rica argazki zuzendaria, Idoia Artxanko produkzio burua, Ainhoa Eskisabel makillaje eta ileapainketa burua, Zaloa Ziluaga arte zuzendaria, Andrea Saenz zuzeneko soinuan eta Xanti Salvador soinu diseinuan, Iratxe Sanz jantzien diseinuan, Maialen Sarasua muntaian eta Paula Olaz musika konposizioan.