Itxi

Zinema

Otsailak 8

"Akelarre" eta "Ane", film dramatiko onenaren Feroz sarirako izendatuta

eitb.eus

Pelikulotako bi aktore protagonistak, Amaia Aberasturi eta Patricia Lopez Arnaiz, ere ageri dira zinema sari hauetarako izendatuen zerrendan.

  • "Akelarre"

    "Akelarre"k sei izendapen pilatu ditu, besteak beste Amaia Aberasturirena. Argazkia: David Herranz

Akelarre eta Ane EiTBren parte-hartzea duten euskal pelikulak dira Feroz sarietan, Espainiako Zinema-Informatzaileek Elkarteak ematen dituen sarietan, pelikula dramatiko onenaren garaikurra irabazteko hautagaietako bi.

Akelarre Pablo Aguero argentinar zinemagileak zuzendutako filmak sei izendapen pilatu ditu, hala nola pelikula onenarena, emakumezko aktore onenarena (Amaia Aberasturi) eta musika onenarena (Maite Arroitajauregi, Mursego, eta Aranzazu Calleja).

Amaia Aberasturi, ezkerrean, Akelarre filmean. Foto: David Herranz

Ane-k hiru sari irabaz ditzake espainiar zinemaren sarietan, pelikula onenarena, emakumezko aktore protagonista onenarena (Patricia Lopez Arnaiz) eta gidoi onenarena (Marina Pares eta David Perez Sañudo).

Gainera, Koldo Uriarte eta Bingen Mendizabal musika onenaren sarirako izendatuta daude Baby Juanma Bajo Ulloaren pelikulan egindako lanagatik; eta Ramon Bareak bigarren mailako aktore onenaren saria irabaz lezake La boda de Rosa pelikulan egin duen lanagatik.

Telesailak

Telesailen arloan izendatutakoen artean, “Patria” (Aitor Gabilondo) eta “30 monedas” nabarmentzen dira.

“Patria”n egindako lanak izendapena ekarri die Ane Gabarain eta Elena Iruretari (telesail bateko emakumezko protagonista onena ), Loreto Mauleon eta Susana Abaituari (bigarren mailako emakumezko aktore onena), eta Eneko Sagardoy eta Mikel Laskuraini (telesail bateko bigarren mailako gizonezko aktore onena).

Gainera, “Vamos Juan” Diego San Jose gipuzkoarrak Juan Cavestanyrekin batera zuzentzen duen telesaila komedia onenaren arloan dago izendatuta.

Feroz sariak otsailaren 8an emango dituzte, Alcobendaseko (Madril) antzokian.