Itxi

Zinema

Manu Gomezek zuzenduta

"Érase una vez… Euskadi" pelikula filmatzen bukatu dute

eitb.eus

Manu Gomez gipuzkoarrak idatzi eta zuzendutako filmak 1985eko Euskal Herri “antzinako, borrokalari eta asaldatua” irudikatzen du.

  • "Érase una vez... Euskadi"

    "Érase una vez... Euskadi" filmak 1985eko Euskal Herria irudikatzen du

Arrasate, Azkoaga, Bergara, Eibar, Elgeta, Elgoibar, Oñati, Soraluze, Zumarraga eta Urkulun zazpi astez filmatu eta gero, bukatutzat eman dute Manu Gomez gipuzkoar zinemagilearen lehen film luzea errodatzeko lana.

Asier Flores (“Dolor y Gloria”), Aitor Calderón (“Que Dios nos perdone”), Miguel Rivera (“Dos amantes”) eta Hugo García umeak protagonista dituela, Luis Callejo, Marian Álvarez, Ruth Díaz, Arón Piper, Yon González, Pilar Gómez, Vicente Vergara, Vicente Romero, María Isasi, María Alfonsa Rosso, Rafa Martín, Josean Bengoetxea, Eriz Alberdi eta Betiza Bismark ageri dira EiTBren parte hartzea duen filmaren antzeztaldean.

Manu Gómez Arón Piper aktorea zuzentzen. Argazkia: Manolo Pavón

1985eko Euskal Herrian girotuta, “pintatzeen labirinto batean, askatasun ametsen eta gomazko piloten boteen oihartzunarekin”, Marcos eta Jose Antonio, Paquito eta Toni uda hasteko irrikaz dira, hamabi urterekin, noiz eta nola axola ez zaiela.

Gomezen hitzetan, oso garrantzitsua izan da “hazten ikusi zaituzten eta pelikula idazteko inspirazio nagusia izan diren tokietan filmatzea. Esperientzia berdingabe eta errepikaezina izan da”.

Lantalde teknikoan, besteak beste, Antxon Gomez arte zuzendaria eta Josune Lasa jantziteria zuzendaria daude.