Itxi

Zinema

Estreinak

"Akelarre", Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusle gehien bildu dituen filma

eitb.eus

Pablo Aguerok zuzendu duen pelikula ostiralean estreinatu zuten, Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean erakutsi eta gero.

  • "Akelarre"

    13.000 pertsonak baino gehiagok ikusi dute "Akelarre". Argazkia: David Herranz.

Estreinatu den asteburuan, “Akelarre” izan da Hego Euskal Herriko zinema aretoetan ikusle gehien bildu dituen filma. Zinemaldian proiektatu eta gero, Euskal Herrian girotu eta filmatutako pelikula filmik ikusiena izan da 30 zinema baino gehiagotan.

Gainera, diru gehien bildu duten hamar filmen zerrendan sartu da “Akelarre”, Comscoreren arabera, 13.000 ikusle baino gehiagori esker. Kopia bakoitzeko diru gehien bildu duten pelikulen zerrendan bigarrena izan da Espainiako estatuan, gainera.

“El Drogas”

Bestalde, “El Drogas” Natxo Leuzaren filma diru gehien bildu duten 20 pelikulen zerrendan sartu da bigarren astez jarraian. Guztira, 6.256 lagunek ikusi dute, eta 35.518 euro bildu ditu.